XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZURRAK

Giza-soiñaren atal gogorrak, ezurrak dira.

Ezurrai esker, gure gorputza gora begira zutik dago.

Gure ezurrak asko dira: aundiak batzuk, txikiak besteak, zabalak batzuk, luzeak besteak.

Ezur geienak soin-atalen izenak artu dituzte: buru-ezurra, masail-ezurra, beso-ezurra, istar-ezurra, belaun-ezurra, berna-ezurra eta abar.

Esku eta oiñetako ezurrak txikiak baiñan asko dira.

Besoko ezurren artean: besondo-ezurra bakarra da, baiñan besagain-ezurrak bi dira.

Zango-ezurren artean ere: istar-ezurra, bat bakarra da, berna-ezurrak, ordea, bi dira.

Bular inguru guztian biri eta biotzaren zaindari saiets-ezurrak dagoz.

Saiets-ezurrak amabi biko dira.

Ezur luze batzuen barnean un`a edo muin`a dago.

Giza-ezurrak denak batera antolatuta, giza-ezurdia izena artu dute.

Ezur batzuk (burukoak esaterako) alkarren artean josita bezela dagoz, baiña beste batzuk alkarrekin txunkuen bidez giltz-egiten dute.

Ezur bat ausi ezkero, sendagilleak igeltzoaz konponduko dizu.